top of page
ZAMA2205.jpg

Ongi etorri
Pontx pailazoaren webgunera!

Logo
logo
logo
PontxUrtebetetzea-45.png

Pontx pailazoa Ipar Euskal Herriko pailazo gaztea da. Abentura ugaritan ibiltzen da eta bere ikuskizunen bidez ikusleak bere saltsetara gonbidatzen ditu.

Istorio bakoitza modu alaiean bizi du eta bide batez gai bat, balore batzuk edo bestelakoak ere lantzeko tartea ematen du. Oholtzara igo eta musika, dantza eta bihurrikeriekin batera aurre egiten die bere gora-beherei.

Ikuskizun ugari eskaintzen ibili da azken urteotan pailazoa Euskal Herriko xoko ezberdinetan. Hauen artean, "Ze Saltsa!", "Etxeko Altxorra" eta "Gelara!" ikuskizunak izan dira nagusienak. 

Hauekin batera eskaintzen dituen disko, bideoklipak eta bestelakoak ere bai Pontxen abenturen osagarri dira!

 

Etxeko txikienek Pontxekin ongi pasatzeazgain, etxeko nagusienek ere ongi pasatzeko aukera dute bere ikuskizunetan.

Nahi duena etor dadila eta besteak HORKONPONTX!

10 URTE

10 udazken eta 10 udaberri pasa dira Pontx bere abenturak ikusleekin partekatzen hasi zenetik!

Zenbat irri, zenbat kantu, zenbat dantza eta batez ere zenbat lagun topatu dituen azken 10 urte hauetan...

Esker hitzak besterik ez proiektu hau gauzatzen lagundu duzuen guztioi eta ibilbide koxkor honetan bidelagun izan zaretenoi. Beste 10 urte eta horrenbeste izango direlakoan dago Pontx! Sudur gorria soinean, irria ezpainetan.... Nahi duena etor dadila eta besteak HORKONPONTX!

6.png
7.png
5.png
3.png
4.png
1.png
9.png
2.png

Berriak

bottom of page