top of page

IKUSKIZUNAK

AFITXA A4.jpg

SINOPSIA

Pontxek anitz maite du bere amatxi, harekin ibiltzen baita anitzetan. Gaurkoan Pontxek amatxiri egingo dio bisita egun pasa eta zuek ere gonbidatuak zaizte! Amatxi zahartzen ari da eta erdi eri denez Pontxek laguntza ekarriko dio; etxean lagunduz, amatxi zainduz... Elkarren biziki konplize ikusiko ditugu, amatxi ere pailazo xamarra delako. Biak bihurrikerietan, Medikuaren bisita denean, Pontx amonaz mozorrotuko da medikuari harrera emateko. Amatxik sendabelarrak baititu hobetzeko. Bere ezagutzak transmitituko dizkio pailazoari. Bisitari berezia ere izango dute etxean; zaharren bizi baldintzak hobetzeko Telelagun saltzailea ere agertuko baita. Gaur egungo gailu teknologiko eta modernoak saldu nahian amatxiren egunerokoa errazteko asmoz. Pontxek gailu modernoak begi onez ikusten baditu, Amatxik lehengo tresnak eta bizipenak goraipatuko dizkio berak bizitakoa transmititu nahian, zaharrak berritzea izango du helburu Amatxik. 

Pontxek bezala ikuslegoak ere izango du Amatxirengandik zer ikasia eta garai moderno honetan, deikastekoa ere. 

Ikusgarri musikal honek, umorea, maitasuna, transmisioa eta amatxiren berotasuna izango ditu ardatz, beti ere Pontxen pailazokeri kantu eta dantzek alaiturik.

Iraupena: 60 minutu

Hizkuntza: Euskara

Generoa: Familia antzerkia

Aktoreak: Joanes Echeveste (Pontx)​, Mikele Arizkorreta (Amatxi) eta Kimetz Etxabe (Martin Botikin / Telelagun).

Musika: Iñaki Mujika.

Jantziak: Miren Mujika

Gidoia eta zuzendaritza: Horkonpontx Elkartea.

BISITA GIDATUA

SINOPSIA

Sarako lezeak bisitatzeko asmoz elkartu gara gaurkoan! Ordea, gidaria ez da etorri eta ondorioz ezin lezera sartu... Edo hala izango litzake Pontx ez balitz inguruan ibiliko. Bisitariek Pontx pailazoarekin Sarako lezean murgiltzeko aukera izango dute. Gidari sudurgorriak bertako bitxikeriak eta misterioak deskubriaraziko dizkie hurbildu direnei. Lehen gizakien bizimodua, lezearen osaketa, bertako bizidunak eta baita mitologiaren aipamena ere. Bisita ibiltari honetan umorez eta modu ludikoan Sarako lezea eta bere bihotza deskubritzeko aukera huts egingo duzue?

Kokagunea: Sarako Lezea

Iraupena: ordubete

Hizkuntza: Euskara

Generoa: Familia antzerkia ibiltaria

Aktoreak: Joanes Echeveste (Pontx)​

Musika: Iñaki Mujika / Horkonpontx elkartea.

Jantzia: Miren Mujika

Atrezzoa: Horkonpontx elkartea

Gidoia eta zuzendaritza: Horkonpontx Elkartea.

Sustengua: Euskal Hirigune Elkargoa, Sarako Herriko Etxea, Sarako Lezeak

PontxSarakoLezeak-1.jpg

OHARRA: Bisita Gidatuak urtean zehar puntualki eskainiak izango dira norbanakakoentzat.

SARAKO LEZEA - BIDEOKLIPA

Egindakoak

Saio hauek jada ez dira eskaintzen

00-PONTX-AFITXA-DENAK-PLAZARA.jpg

DENAK PLAZARA - 2024

Goizean goizik, herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko kargua emango dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da? Pailazoak, ikusleen laguntzarekin dendaz arduratu beharko du. Bisita ere jasoko dute, herriko alkatea etorriko baita plazara denda itxi nahian. Pontxek eta lagunek ahaleginak eta bi egin beharko dituzte auzapezak herri txikiko denda itxi ez dezan. Lortuko ote dute herriko giro alaiak eta herriko denda txikiek biziarautea?

GELARA

GELARA - 2023

Klaseko txirrinak jo du eta eskolara berandu iritsi da Pontx. Lagunekin elkartu eta egunari aurre egiteko prest dagoela, irakaslea ez da egertu; gaixotu egin da. Pontxek iraskale kargua hartuko du eta ikaskideekin egun osorako lana betetzea izango du helburu. Matematikak, jolasa, zientziak, musika, eta irriarekin batera,ikasteko momentu ideala partekatuko dute ikasgelako lagunek. Umorea, magia, kantua, irria eta sorpresakbatzen dituen ikuskizuna da.

​

IKUSGARRIA IKUSI

BESTAZ BESTA

BESTAZ BESTA - 2022

Pontx pailazoa festetara iritsi da, herria alaitzeko asmoz. Bertakoekin ongi pasatzeko gogoz, musika, irria, dantza eta jolasekin ibiliko da pailazoa bestaz besta. Eguraldiak giroa berotzen ez badu ere, Pontxek besta giro beroa eskainiko du bestazaleei. Ikuskizun honi esker leku ezberdinak festa giroan sartzeko aukera izango dute. Euskarazko ikusgarri dinamiko eta parte hartzailea da, haurrei eta familia osoari eskainia. Ongi pasatzeko aukera galduko duzu?

​

LABURPEN BIDEOA

ETXEKO ALTXORRA

ETXEKO ALTXORRA- 2021

Ongi ireki begiak, Aitatxik behar duen giltzaren bila joanen baita Pontx zuen laguntzarekin.

Xelauru (ganbara) ilun, zikin, eta zahar batean murgilduko da pailazoa. Familia eta arbasoen oroitzapen, oihtura eta tresna zaharren artean. Misterio eta sorpresaz beteriko lekuan lagun bereziak topatuko ditu, ea laguntzerik duten giltzaren topatzeko … Baina, giltzak zer idekiko dio Pontxi ?

Ea Pontxekin batera zuen etxeko altxorra deskubritzen duzuen

​

IKUSGARRIA IKUSI

bottom of page